Irudia
Imagen de la Barra 5 de Navarra Arena situada en el pasillo de planta 0

Jatetxe-zerbitzuak

Ezagutu gure zerbitzuak

Jatetxe-zerbitzuak Nafarroa Arenako jatetxe-zerbitzua ekitaldi bakoitzaren beharretara egokitzen da, aukera ugari eskainiz. Barrutiak ekitaldietarako eta palkoetarako cateringa ematen duen hornitzaile espezializatu batekin lan egiten du. Aretoan programatutako ikuskizun eta ekitaldietan publiko orokorrarentzako jatetxe-zerbitzua ere ematen du.

El Escondite del Arena

Zerbitzuak

  • Kafetegia gosariekin eta askariekin.
  • Gustu guztietarako aukerak dituzten bazkariak eta afariak, giro atsegin batean.
  • Zerbitzu berezia futbol eta ekitaldi egunetan.
  • Terraza zabala, edozein unetan aire zabalean gozatzeko.
Interior de El escondite del arena

Kokapena El Escondite del Arena taberna-kafetegia Aizagerria plazan dago, Nafarroa Arenako bulegoen eta Kirolaren Etxearen ondoan. Jendaurreko ordutegia astelehenetik ostiralera 08:00etatik 23:00etara. Larunbatetan 10:00etatik 23:00etara. Igandetan 10:00etatik 16:00etara. Erreserbak eta harremanetarako telefonoaT. 621 490 844 edo esconditedelarena@gmail.com  Instagram@_elescondite_

Irudi galeria
El escondite interior
El Escondite del Arena
El escondite interior
El Escondite del Arena
Ekitaldietako jatetxe-zerbitzua

Nafarroa Arenan janari- eta edari-zerbitzua zabalik dugu programatutako ikuskizun eta ekitaldietan. Guztira, 9 jatetxe-puntu ditugu, barrutiaren hiru solairuetan banatuta. Pistan, ekitaldiak horretarako aukera ematen badu, gehienez ere 6 jatetxe-puntu gehigarri izango ditugu.

Imagen de Barra 0 en la planta 0 de Navarra Arena

Jatetxe-zerbitzuaren kartaKartan alergenoak eta glutenik gabeko elikagaiak zehazten dira. Karta aldatu egin daiteke ekitaldi eta ikuskizun batzuetan. 
Kontsultatu karta

Ordainketa-metodoakNafarroa Arenako barra guztietan txartelarekin ordain daiteke. Eskudirutan, barrutian adierazitako barretan.

Alkoholaren eta adin txikikoen politikaDebekatuta dago adin txikikoei edari alkoholdunak saltzea eta/edo ematea. Kirol-lehiaketa federatuetan debekatuta dago edari alkoholdunak saltzea eta/edo ematea.