www.navarrarena.com, lasttour.org, cirquedusoleil.com, Livenation.es, Ticketmaster y El Corte Inglés
Sarrerei eta salmenta-puntuei buruzko zalantzaren bat duzu?
16 urtetik beherakoek pertsona heldu arduradun batez lagunduta joan beharko dute.
16 eta 17 urtetik beherakoek sinatutako baimen batekin sartu beharko dute.
www.navarrarena.com, lasttour.org, cirquedusoleil.com, Livenation.es, Ticketmaster y El Corte Inglés
Corteo, italieraz segizio esan nahi duena, prozesio alai bat da, pailazo batek irudikatutako jai desfilea. Ikuskizunak aktorearen grina akrobataren grazia eta poterearekin bat egiten du publikoa dibertimenduzko, komediazko eta naturaltasunezko antzerki mundu batean murgiltzeko, zeruaren eta lurraren arteko espazio misteriotsu batean kokatuta dagoena.
Pailazoak bere hileta propioa irudikatzen du, inauteri giro batean ospatzen dena, aingeru zaindari isilek zainduta. Handia eta txikia, barregarria eta tragikoa eta perfekzioaren magia inperfekzioaren xarmarekin uztartuz, ikuskizunak pailazoaren indarra eta hauskortasuna nabarmentzen ditu, baita haren jakinduria eta adeitasuna ere, gutako bakoitzaren barnean dagoen gizatasun zatia ilustratzeko. Musika liriko eta jostalari bihurtzen da Corteo denborazkanpoko ospakizun baten bidez eramanez, non ilusioak barre egiten dio errealitateari.
Iruñeako pabiloiak 8 saio hartuko ditu guztira:
- 2025eko maiatzak 7, asteazkena, 20:30etan
- 2025eko maiatzak 8, osteguna, 20:30etan
- 2025eko maiatzak 9, ostirala, 20:30etan
- 2025eko maiatzak 10, larunbata, hiru saio: 12:30etan, 16:30etan eta 20:30etan
- 2025eko maiatzak 11, igandea, bi saio: 12:30etan eta 16:30etan