Datu teknikoak
Navarra - Nafarroa aretoa Nafarroa Arenako bigarren solairuan dago, eta oso moldagarria den erabilera anitzeko gune bat da. 250 pertsonara arteko edukiera du, eta oso egokia da taimana txikiagoko ekitaldi ugari egiteko.
Navarra - Nafarroa aretoaren moldakortasuna funtsezkoa da, eta konfigurazio ugari onartzen ditu: antzoki-formatua, aurkezpenak, prentsaurrekoak eta aulkiak ilaretan jarritako hitzaldiak egiteko, edota eskola-formatua, tailerrak eta lan-saioak egiteko oso egokia dena. Gainera, aretoak Nafarroa Arenan egiten diren tamaina handiko ekitaldien VIP areto edo gune osagarri gisa funtziona dezake.
369 m²-ko azalerarekin, Navarra - Nafarroa aretoa 2. solairuan dago. 5,95 m-ko altuera du. Bideo-proiektore laser bat, mikrofono-sistema bat eta nahasketa-mahai digital bat ditu.
Ekitaldia osatzeko, Navarra - Nafarroa aretoak gune osagarriak ditu ondoan; adibidez, Sadar behatokia, eta sekulako ikuspegia du Sadar futbol-zelaira, edozein gertaerari ukitu esklusibo bat emateko.
Kokapena eta ezarpenak
- IrudiaAretoaEdukiera, guztira250 pertsonaDeskribapena
2. solairuan dagoen gunea
- IrudiaEskola moduaEdukiera, guztira250 aulki
- IrudiaAntzoki moduaEdukiera, guztira250 aulki
- IrudiaModu irekiaEdukiera, guztira250 pertsona